AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabea hasi dute Zamudioko DHL Suplly Chain enpresako langileek

Euskaltelekin sinatutako kontratua amaitu ostean, enpresa lekualdatuko dutela eta langileak kaleratuko dituztela jakinarazi die DHLko zuzendaritzak langileei, eta greba abiatu dute haien lanpostuak mantentzeko.

Zamudioko (Bizkaia) DHL Suplly Chain enpresak langileei jakinarazi die lantegia Guadalajarara lekualdatu eta hogei langileak kaleratuko dituela. Antza denez, Euskaltelek DHLrekin duen kontratua bertan behera uztea erabaki du telefonia-enpresak, eta kontratu horren haustea dela-eta, DHLk langileak kaleratzea erabaki du.

Hori dela-eta, langileek greba mugagabea abiatu dute gaur, kaleratzeak ekiditeko.

Patxi Ruiz preso politikoak baraua egingo du larunbatean, GKSk antolatutako manifestazioen egunean
Txantrearrak babesa adierazi dio GKSk larunbaterako egindako mobilizazio deialdiari. "Geure klaseak ezagutzen zuen miseria gero eta handiagoa eta agerikoagoa izaten ari den honetan [...], argi behar dugu izan langileriaren interesak ustez defendatzen dituztenei baina izatez Burgesiaren Alderdi diren horiei mozorroa kentzeko unea heldu dela", esan du. 24 orduko baraua egingo du larunbatean.