AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabean daude Murgako Tubos Mecanicos Norteko langileak, "lan baldintza duinen alde"

Tubacex taldearena da lantegia, eta 45 egun daramate greban dagoeneko. Erantzun baikorrik jaso ez izana salatu dute.

Aiaraldea-k jakinarazi duenez, gaur, martxoak 25, greba mugagabean 45 egun bete dituzte Murgako (Aiara, Araba) Tubos Mecanicos Norteko beharginek. Tubacex taldearena da lantegia, eta otsailaren 11n ekin zioten grebaldiari bertako langileek, "lan baldintza duinen" defentsan eta, zehazki, soldata igoera eskatzeko. Grebalariek nabarmendu dutenez, Tubacexekoek baino baldintza kaskarragoak dituzte.

Enpresaren kanpoaldean aritu dira mobilizatzen greban hasi zirenetik, baina larrialdi eta salbuespen egoera dela-eta, hango karpa kendu eta etxean dira egunotan. Salatu dute oraindik ez dutela zuzendaritzaren erantzun baikorrik jaso.

Tubacex taldea aipatuta, gogorazi beharra dago bi langile erail zituztela iaz Amurrioko fabrikan, 25 eta 59 urtekoak.

Mugimenduak kontrolatzeko aplikazio bat prestatzen ari da Jaurlaritza
Salbuespen egoeran, koronabirusaren hedapena kontrolatzea jarri dute argudio gisara, baina langileen kontrol sozialerako neurriak areagotzea ere ekar dezake, langile asko lanera behartzen ari diren bitartean. Duela bi urtetik, herritarren baimenik gabe mugimenduak kontrolatu ahal izateko eskumena du Eusko Jaurlaritzak.