AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabean daude Vocentoren Zamudioko errotatibako langileak

129 beharginek jarduten dute bertan Comeco enpresarentzat, baina enplegu-erregulazioko espediente bat ezarri eta 70 lanpostu suntsitu nahi ditu zuzendaritzak.

Vocento taldeak Zamudion (Bizkaia) daukan errotatibako langileak greba mugagabean daude azaroaren 6tik. Comercial Gráfico (Comeco) enpresarentzat aritzen dira soldatapean, eta fabrika horretan inprimatzen dituzte, besteak beste, El Correo, Diario Vasco eta Mundo Deportivo egunkariak. Gaur-gaurkoz, 129 langilek osatzen dute Zamudioko lantegiko plantilla, baina 70 kaleratu nahi ditu Vocentok, enplegu-erregulazioko espediente bat aplikatuta.

Kaleratze masiboaren kontra jo zuten grebara beharginek, baina horretarako duten eskubidea urratzen ari da enpresa. Izan ere, grebalariak ordezkatzen ari da, egunkariak inprimatzen direla bermatzeko.

ELA sindikatua da nagusi langile batzordean, eta esan du birritan bildu dela jadanik Vocento taldeko zuzendaritzarekin, baina ez dela gai izan espedientea eta kaleratzeak justifikatzeko. Itxura denez, Vocentoren asmoa da Zamudioko jarduna Madrilera lekualdatzea.

Carlos Palomino oroitu dute Madrilen, bere erailketaren 17. urteurrenean
Immigrazioaren kontrako protesta faxista bati aurre egitera zihoan Carlos 2007ko azaroaren 11n, militar neonazi batek erail zuenean. Atzo izan zen urteurrena, eta, ohi bezala, manifestazio jendetsu batek omendu zuen militante gaztea.