AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabean dira astelehenetik Asteasuko Siemens Gamesako langileak

Azken neurriekin, enpresak langileen arteko diskriminazioa areagotu duela salatu dute beharginek. Lehen ere bi greba egun egin zituzten, eta greba mugagabean dira astelehenetik. Gaur, Zamudioko (Bizkaia) egoitzara eraman dute aldarria.

Greba mugagabean dira atzotik, hilak 10, Asteasuko (Gipuzkoa) Siemens Gamesako langileak. Bi greba egun egin zituzten joan den astean, martxoaren 3an eta 5ean, baina enpresaren aldetik mugimendurik ez zela ikusita, greba mugagabea hastea erabaki dute. Hala ari dira atzotik, besteak beste, soldaten eta lan baldintzen inguruko eskariak mahai gainean jarrita. Txandetan aritzen diren langileek egin zuten grebarako deia, eta aurreko astean, jarraipena erabatekoa izan zela ziurtatu du enpresa batzordeak.

Langileen arteko diskriminazioa bukatzeko, eta beraz, lan baldintza okerrenetan jarduten dutenen baldintzak hobetzeko eskatzen ari dira, lanpostuak bermatzeko exijitzearekin batera. Izan ere, erreleboka aritzen direnen ordutegi eta soldata eskasak eta kontziliaziorako ezintasunak salatu dituzte langileek, Tolosaldeko Ataria-n azaldu dutenez. Gainera, enpresak hartutako azken neurriek egoeralarriagotu dutela ohartarazi dute. Urte hasieran hasi ziren hitzarmen berria negoziatzen, baina orain arte ez dute lortu enpresak eskariei erantzutea.

Astelehenean, Siemens Gamesaren Sarrigurengo (Eguesibar, Nafarroa) egoitzara eraman zuten aldarria langileek. Atzo goizean, berriz, elkarretaratzea egin zuten Echesan, eta eguerdian beste bat, Asteasuko lantegiaren aurrean. Gaur Zamudiora (Bizkaia) jo dute, han baitu egoitza soziala enpresak. Biharko eta etzirako ere prest dituzte mobilizazioak.

Beste bi sexu eraso salatu dituzte Euskal Herrian, Muskizen bata eta Hernanin bestea
Igande goizaldean, bi emakumeri egin zien eraso 22 urteko gizonezko batek, Hernaniko taberna batean. Astelehen arratsaldean, aldiz, 18 urteko gizon batek 14 urteko emakume bati egin zion sexu erasoa, hura erasotzailearen etxean lo zegoela. Gutxienez lau eraso salatu dituzte Euskal Herrian azken egunotan.