AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabeari ekin diote Donostiako Kursaaleko garbitzaileek

Vectalia enpresarentzat aritzen dira garbiketako beharginak, eta 2019tik ez dizkiete soldatak igo.

Joan den astelehenetik daude greba mugagabean Donostiako (Gipuzkoa) Kursaaleko garbitzaileak. Vectalia enpresarentzat aritzen dira, eta ESK sindikatuak jakinarazi duenez, ez dute soldata-igoerarik izan 2019. urtetik. Vectaliak, gainera, ez du onartu beharginen "erosteko ahalmena bermatzeko eta lan-baldintzak hobetzeko" egin zaion proposamena. "Pleguetako aurrekontua hobetzea" eta enpresako zuzendaritzarekin biltzea proposatu dute langileen ordezkariek, baina enpresak uko egin dio horri momentuz.

Atzo, asteazkenean, Kursaal aurrean mobilizatu ziren garbiketako langileak. KPIrik gabe ez dago hitzarmenik. Garbikuntza greban lelopean egin zuten elkarretaratzea.

EMBko langileek hainbat autobus sabotatu zituzten laugarren greba egunean
Hitzarmen berri baten aldeko mezuz beteta agertu ziren asteartean Ezkerraldeko Aparkabisas aparkalekuko autobusak. Antza, EMB enpresaren 80 autobus margotu zituzten, horiek geldiaraziz.