AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabeari ekin diote Irizar E-Mobilityko langileek

Enpresako langile batzordearen arabera, hitzarmena sinatzeko negoziaketak lau hilabete baino gehiagoz luzatu dira, eta blokeo egoerarekin amaitzeko hasi dira greba mugagabearekin.

"Arrakastatsua"; horrela definitu du Irizar E-Mobility enpresako langile batzordeak greba mugagabearen lehen jardunaldia. Batzordearen arabera, hitzarmen berria sinatzeko negoziaketetan ez dago aurrerapenik, eta blokeo egoera horrekin amaitzeko, greba mugagabeari ekin diote gaur.

"Gure eskakizunak oso sinpleak dira: lan berdina egiteagatik guztiei soldata bera ordaintzea, bizitza pertsonal eta familiarraren arteko kontziliaziorako neurriak hobetzea, Gipuzkoako metaleko hitzarmeneko neurri guztiak errespetatzea, eta lantegitik kanpo egiten diren lanen baldintzak hobetzea", adierazi du batzordeak.

Beraz, langileek eskatutako baldintzak onar ditzala eskatu diote enpresari, eta hala ez bada, grebarekin jarraituko dutela adierazi dute.

Donostian argitara atera den azkeneko eraso matxista salatu du Itaiak
Emakume bati eraso dio artatzen zuen gizon masajistak, eta horren harira, atzo arratsaldean protesta bat egin zuen Donostiako Itaiak.