AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabeari ekin diote Zamudioko Ingeteam Electronicseko langileek

KPIaren araberako soldata-igoerak exijitzen dituzte beharginek, baina blokeaturik dago hitzarmenaren negoziaketa. Astelehenean hasi zuten greba mugagabea.

Greba mugagabean daude Zamudioko (Bizkaia) Ingeteam Electronics enpresako langileak. Astelehen honetan jo zuten lanuztera, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoerak bermatuko dituen itun baten defentsan. Gaur egun, blokeaturik daude hitzarmenari buruzko elkarrizketak.

Enpresako zuzendaritzak oraingoz proposaturiko soldata-igoerek ez dute beharginen erosahalmena bermatzen, ELA sindikatuaren arabera. Gainera, lanaldiak murrizteko langileek egindako eskaera atzera bota du enpresak, baita exijituriko gainerako "hobekuntza sozialak" ere.

Enpresak egindako azken proposamena, plus aldakor bat ezartzea jasotzen duena, ez du onartu langileen asanbladak. Horregatik ekin zioten greba mugagabeari, eta borrokan jarraitzen dute.

Bravo ibaia zeharkatzen ari dira ehunka eta ehunka migratzaile
Mugako ibaiaren ertzeko kanpaleku batean egon dira harrapatuta, Mexikotik AEBetara heltzeko esperoan. Baldintza negargarriak izan dituzte, eta erasoak jasan dituzte azkenaldian. Etsita, ibaia gurutzatzea erabaki dute askok; 1.600 lagun inguruk igaro dute muga-bidea, eta mugako patruilak atxilotu ditu. Deportatzen ari dira jada.