AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabera deitu dute Nafarroako haur eskoletako langileek

Maiatzaren 2an ekingo diete lanuzteei, 0-3 plataformak deituta. Salatu dutenez, eskoletako araudia udalerrien menpekoa da eta, beraz, greba garaian ezartzen diren gutxieneko zerbitzuen kopurua oso ezberdina da.

Nafarroako haur eskoletako langileek greba egingo dute maiatzaren 2an, astelehenarekin. Greba mugagabea izango da hori eta, antza, 103 eskoletatik gutxienez 40 batu dira.

Hala ere, zailtasun handiak aurkitu dituzte langileek, haur eskoletan indarrean dagoen araudia ez baita homogeneoa. Aitzitik, udalerri bakoitzak araudi ezberdin bat inposatzen die langileei eta, ondorioz, greba egiteko baldintzak guztiz kontrajarriak dira. Deialdi zabalak oztopatzen dituzte modu horretan.

Horrela, langileek kasuistika oso ezberdinak idenfitikatu dituzte Nafarroako eskoletan. Antza, eskola askok %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituzte, "beharginen greba eskubidea urratuz" eta, berriz, beste batzuetan, langileen erdiak bertaratu behar dute lantokira. Bestalde, zenbait udalek unitateak itxi eta "aldizkako" zerbitzuak ezartzen dituzte

Beharginek salatu dutenez, ebazpenak "berandu" iristen ari dira eta, kasuistika konplexua denez gero, zailtasunak dituzte greba deialdia zabaltzeko. Hori ez ezik, egoerak "urte osoan gutxieneko zerbitzuetan lan egiten" dutela frogatzen duela azpimarratu dute langileek.

Ertzaintzaren jipoi eta mehatxuak salatu dituzte Donostian
Ostegun gauean, Ertzaintzak Donostiako GKSko bi kide kolpatu eta mehatxatu zituen, eta guztira lau identifikatu; bortizkeria hori salatu dute gaur Bulebarrean.