AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabera joko dute Arcelor Mittaleko langileek, kaleratzeen kontra

Enpresak apirilean azaldu zuen 40 bat langile kaleratzeko asmoa duela Legasan eta Agurainen, eta amaitu da espedienteari buruzko kontsulta-aldia, akordiorik gabe.

Arcelor Mittal multinazionalak Legasan (Nafarroa) eta Agurainen (Araba) dituen lantegietako beharginek uztailaren 1ean hasiko dute greba mugagabea, enpresako zuzendaritzak ezarri nahi duen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Izan ere, ekainaren 23an amaitu zen espedientearen inguruko kontsulta-aldia, eta ez da aldeen arteko akordiorik izan. ELA sindikatuaren esanetan, enpresak ez ditu espedientea aplikatzeko "kausak justifikatu".

Apirilaren bukaeran, Legasan eta Agurainen 40 bat behargin kaleratzeko asmoa erakutsi zuen enpresa-zuzendaritzak, espediente baten bidez; horri lotuta azaldu zuen Agurainera tokialdatu nahi duela Legasako ekoizpena.

Iranen aurkako eraso inperialista salatu du Palestinarekin Elkartasunak
Irango eta Palestinako herriekiko elkartasunez, mobilizazioak izan ziren atzo Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Gaur, Bilbon egingo dute protesta bat.