AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabera joko dute etzi Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.

Asteazken honetan, apirilaren 9an, greba mugagabea hasiko dute Trapagarango (Bizkaia) MFS Sintering enpresako langileek. Izan ere, aurrera doa zuzendaritzak fabrika ixteko eta plantillako 106 beharginak kalean uzteko abiatutako prozesua, eta grebara joko dute haiek, kaleratze kolektiboari aurre egiteko.

Konkurtso-administratzaileak urtarrilaren bukaeran jakinarazi zion langile-batzordeari (ELA eta LAB sindikatuek osatutakoa) enplegu-erregulazioko espediente bat ezartzea zela asmoa, likidazioan aurrera eginez. Martxan da jadanik lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia, eta, horren aurka, langileen gehiengoak erabaki du aste honetan greba mugagabeari ekitea.

2023an, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat aplikatzen saiatu zen enpresako zuzendaritza. Beharginak, ordea, neurriaren kontra mobilizatu ziren eta neurria gelditzea lortu zuten. Automobilgintzako piezak ekoizten dituzte Trapagarango fabrikan.

Amaia Zabarte zauriturik zela ostikoz jo zuen ertzainak dio "estropezu egin" zuela
Poliziak epailearen aurrean deklaratu ostean, biktimak gaur hartuko du hitza. Iazko martxoan zauritu zuen Ertzaintzak, Reale Arena inguruan egindako karga batean.