AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba orokorrean "proletalgoaren presentzia politikoa" aldarrikatzeko blokea osatuko dute bihar Iruñean

Bihar, 'Proletalgoa grebara!' lelopean zutabe propioa aterako dute Iruñean, 12:00etan San Frantzisko plazatik. "Krisi kapitalista" eta "klase borrokaren areagotzea" bizitzen ari garen honetan, "apurketa ekonomiko eta soziala burgesiaren kontrako haustura politiko bihurtzea" beharrezkotzat jo dute blokearen deitzaileek, "proletalgoaren independentzia" ardatz. Hala, borrokak "klase batasunaren bidez batzeko" deia egin dute, krisi egoerak nabarmendu duen "iraultzaren beharrezkotasunari" helduta, "posizioa hartzeko".

"Soilik borrokan topa dezakegulako duintasuna". Mezu horrekin egin dute dei Nafarroako hainbat eragilek biharko greba orokorrean parte hartzera, eta zehazki, Proletalgoa grebara! lemapean osatuko duten bloke propioa osatzera. 12:00etan aterako da zutabea Iruñeko (Nafarroa) San Frantzisko plazatik. Deitzaileek ohar bidez jakinarazi dutenez, greban "proletalgoaren presentzia politikoa bermatzea" eta aldarrikatzea dute helburu.

Haustura politikoa

"Krisi kapitalistaren testuinguruan", "langile klasearen sektore zabalen lan eta bizi baldintzek" okerrera egin dutela diote deitzaileek, baita "proletarizazio prozesu" horrek "klase borrokaren areagotzea" azaleratu duela ere. "Egoeraren aurrean", beharrezkotzat jo dute "posizioa hartzea", eta "krisi kapitalistaren ondorio den apurketa ekonomiko eta soziala burgesiaren kontrako haustura politiko bihurtzea", "proletalgoaren independentzia politikoa oinarri hartuta".

Independentzia politikoa helduleku, "borroka ezberdinak klase batasunaren bidez batzearen" beharrari ere jarri diote azpimarra, "eguneroko borrokaz eta behetik", "geure burua defendatzeko modu eraginkor bakarra delako". Izan ere, "kapitalismoa krisian" egonik, "eskaintzeko gero eta gutxiago" duela azaldu dute blokearen antolatzaileek; hala, "iraultzaren beharrezkotasuna" nabarmendu den honetan, borrokarako deia egin dute.

Urtea hasi zenetik, gutxienez bederatzi langile hil dituzte haien lanpostuetan
Atzo Ameskoabarrenen hildako behaginarekin, bederatzira igo da urtea hasi zenetik zenbatu diren hilketen zenbatekoa. Bestalde, hilabete honetan, soldatapean amiantoaren eraginpean aritutako sei langile erail dituzte.