AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Grebak eta mobilizazioak egingo dituzte Agoizko Siemens Gamesako langileek

Siemens Gamesak Agoizko fabrika ixteko eta langileak kaleratzeko hartutako erabakiaren aurrean, borroka egingo dutela diote beharginek. Greba egunei ekingo diete uztailaren 8an, eta mobilizazio bat deitu dute uztailaren 11rako, Iruñean.

Aste honetan jakinarazi dute Agoizko (Nafarroa) lantokia itxi nahi duela Siemens Gamesak, eta fabrika zarratzeko eta beharginak kolektiboki kanporatzeko prozedura jarriko du martxan zuzendaritzak.

Bertan 239 langile daude soldatapean lanean, eta enpresaren erabakiaren aurka borroka egingo dutela adierazi dute, lanpostu guztiei eutsiko zaiela bermatzeko. Mobilizazioak deitu dituzte datozen egunetarako; hala nola, greba egunei ekingo diete uztailaren 8tik aurrera eta manifestazioa egingo dute uztailaren 11n, Iruñean (Nafarroa). 18:00etan izango da mobilizazioa, autobusen geltokitik hasita.

Hirugarren gradura igaroko dira Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz
Auzitegi Gorenak 9 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Oihan Arnanzi, eta zortzi urte eta erdikoa Jokin Unamunori eta Adur Ramirez de Aldari. Bihartik aurrera, hirugarren graduak jasotzen dituen baimenak lortzeko aukera izango dute hirurek.