AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greban daude Domino's Pizzako Bizkaiko langileak

Atzo hasi zen Domino's Pizza enpresako Bizkaiko beharginen greba, "lan baldintza duinak" aldarrikatzea ipar. Lau eguneko lanuztea egingo dute guztira; atzo, gaur, eta hilaren 8an eta 9an. Izan ere, hamaika dira lantoki horietako langileek salatu dituzten erasoak; hala nola, "abusuzko soldata akordioak, lan egutegirik ez izatea eta lan segurtasun eskasa".

ELA sindikatuak deituta, atzo, larunbata, Domino's Pizza enpresako Bizkaiko langileen greba hasi zen, "lan baldintza duinak" aldarrikatzea ipar. Lau eguneko lanuztea egingo dute guztira; atzo, gaur, eta ekainaren 8an eta 9an, Bizkaiko lantokietan.

Sindikatuak azaldu duenez, hamaika dira Domino's Pizzako beharginek salatu dituzten erasoak, lan baldintzei dagokienez. Esaterako, "abusuan oinarritutako soldata akordioak, lan egutegirik ez izatea, lanaldi partzialen gehiegizko kontratazioa eta ordu osagarriak, edota lan segurtasun eskasa" aipatu dituzte. Horren aurrean, mobilizazioekin hastea erabaki dute.

Gameko enpresako langileek greba egingo dute, kaleratutako bi lankide berriz hartzea eskatzeko
CIE Gameko enpresak ez zuen lortu bi langilek bere proposamena onartzea; hain zuzen, kaleratzea eta trukean diru kopuru bat jasotzea eskaini zien. Neurri horri uko egin zioten bi beharginek, eta beraz, kaleratuak izan ziren. Biak berriz hartzea eskatzeko, asteartero eta ostegunero lanuztea egingo dute gainontzeko langileek. Salatu dutenez, "beharginak jazartzeko, beldurtzeko eta estutzeko politika" abiatu zuen enpresak otsailean, "kaleratzeak onartu ditzaten".