AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greban daude Zardoya-Otiseko langileak, 16 kaleratze salatzeko

Jasotze-enpresak 16 behargin bidali ditu kalera, eta greba eginez erantzun dute lankideek. Enpresako hitzarmenaren negoziazioen erdian izan dira kaleratzeak.

"Oinarririk gabeko arrazoiak" medio, Espainiako Estatu mailan 16 langile kanporatu ditu Zardoya-Otis jasotze-enpresak, enpresako hitzarmena adosteko negoziaketen erdian. Euskal Herrian, momentuz, ez da kaleratzerik izan, baina beharginek bat egin dute atzoko egunerako eta gaurko greba deialdiarekin. Kaleratutako lankideak berriz hartzea eta "hitzarmenaren negozioazioaren hasiera garbi bat" aldarrikatu dute.

Aste honetarako ere grebak eta mobilizazioak deitu dituzte Agoizko Siemens Gamesako langileek
Uztailaren 16an, 23an, 29an eta abuztuaren 6an eta 7an greba egingo dute Agoizko Siemens Gamesako langileek. Lehenengo greba egunean, zuzendaritzarekin bilduko dira itxiera eta kaleratzeak saihesten saiatzeko; hori dela eta, Sarrigurengo egoitza nagusian elkarretaratzea egingo dute beharginek, 19:30ean. "Indar politiko guztien" inplikazioa galdegiteaz gain, "ekintzak" eskatu dituzte.