AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greban dira Angeluko Castorama saltokietako langileak

Langileen hobari edo primetan "benetako lapurreta" egiten ari direla salatu dute. Uztailaren 20an hasi zuten greba, eta mobilizazioekin jarraitu dute pasa den asteburuan ere.

Borrokaldian dira Angeluko (Lapurdi) Castorama saltokietako langileak. Greba egin zuten pasa den uztailaren 20an, baita joan den ostiralean eta larunbatean ere. Salatu dutenez, langileekin negoziatutakoa errespetatu gabe, "benetako lapurreta" egiten ari zaizkie haien hobari edo primak kenduz. Batez beste, urteko 2.700 gutxiago kobratzen ari dira langileak, eta horiek ordaindu arte borrokan segituko dutela ziurtatu dute. Enpresako zuzendaritzarekin biltzekoak ziren asteon.

Beharginek oroitarazi dute lanean aritu behar izan zirela konfinamenduan zehar, eta lan karga handia izan dutela deskonfinamendu garaian ere. CGT sindikatuak egin zuen deialdia, eta beste hainbatek ere babestu dute. Haiek nabarmendu dutenez, irabazi gehiago izaten ari da enpresa azkenaldian: "Kingfisherren kontuak hain onak badira, langileei esker izan da". Britainia Handiko talde handi bat da Kingfisher, eta harenak dira, besteak beste, Castorama, Brico Dépôt, B&Q eta Screwfix markak.

Guardia Zibilak aurpegi-ezagutze teknologia erabili nahi du "jai herrikoietan eta festibaletan"
Adimen artifizialaren bidez, Guardia Zibilak "justiziarekin arazoak dituzten pertsonak" antzeman nahi ditu landa-inguruetako ekitaldi jendetsuetan. Horretarako, bideo-zaintza kameren bidez jasotako irudiak eta polizia-indarren datu-baseak jarriko lituzkete harremanetan. Horretaz gain, autoen matrikulak nahiz telefono mugikorrak miatzeko eta topatzeko sistemak ere jarri nahi dituzte martxan ekitaldiotan.