AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greban dira haurreskoletako langileak, gaurtik asteazkenera arte

%72ko erantzuna izan du haurreskoletako langileek egin duten aurreneko greba egunak. Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna eta Hezkuntza Sailean integratzea eskatu dute, besteak beste.

Lehen greba eguna izan dute gaur Haurreskolak partzuergoko langileek, eta asteazkenera arte egongo dira greban. Gaur elkarretaratzeak egin dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat hiri eta herritan, eta asteazkenean manifestazioa egingo dute Gasteizen (Araba), Lakua inguratuz.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunen isiltasuna salatu dute gaurko protestetan, eta langileen aldarrikapenak ikusezin bihurtzeko saiakerak egiten ari direla azpimarratu dute. Honakoak dira beharginek egin dituzten eskakizunak:

  • Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna eta Hezkuntza Sailean integratzea.
  • Indarrean dauden akordioak errespetatzea eta betetzea.
  • Lan-hitzarmen berriaren gaineko negoziaketak hastea.
  • Langileen behin-behinekotasunarekin amaitzea eta lanpostuak egonkortzea.
  • Haurreskolak partzuergoa ere sartzea Osakidetzak irakaskuntza publikoan egiten duen Norbera Babesteko Ekipamenduen horniduran.
Larunbatean Gernikan Ertzaintzaren aldetik jasandako bortizkeria salatu dute 300 lagunek
Ertzaintzak Gernikako plaza batean zeuden gazteak eraso zituen larunbat gauean, eta hainbat zauritu zituen. Busturialdeko GKSk eta Gernikako Egurre gazte asanbladak elkarretaratzera deitu zuten atzo iluntzerako, 'Biolentzia polizialaren aurrean, gazte langileok tinko' aldarripean.