AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greban jarraitzen dute Bizkaiko egoitzetan, eta greba mugagabeari ekin diote Zumaiako San Juanen

Aste honetarako greba deialdi berriak egin dituzte Bizkaiko egoitzetako beharginek, blokeatuta baitago hitzarmenari buruzko negoziazioa. Zumaiako San Juan egoitzan greba mugagabera jo dute langileek, ituna berritu dadila eta baldintzak hobetu daitezela exijitzeko.

Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek egindako eskaerak baztertzen jarraitzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta patronalek —Elbe, Gesca eta Lares—, eta blokeatuta jarraitzen du sektoreko hitzarmenari buruzko negoziazioak. Hortaz, beharginek greba deialdiak egin dituzte berriz. Larunbat honetan hasita, zazpi eguneko greba batera deitu du ELA sindikatuak; LAB sindikatuak, berriz, gaur hasiko den zazpi eguneko lanuzte bat antolatu du.

Egoitza publikoetako langileen baldintza berdinak eskatzen dituzte grebalariek, hala nola, soldatak parekatzeko eta langile kopurua bikoiztea lortzeko. Egoitzetako zerbitzua Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena izan arren, bi zentro baino ez ditu zuzenean kudeatzen; enpresa pribatuen esku daude gainontzeko egoitza guztiak. Irailean, urrian eta azaroan ere jo dute grebara Bizkaiko zahar etxeetako langileek, hitzarmen berriaren eta lan-baldintzen hobekuntzaren alde.

Zumaian, greba mugagabean

Zumaiako (Gipuzkoa) San Juan egoitzan, bestalde, greba mugagabeari ekin diote langileek, hitzarmena berritzeko eta lan-baldintzak hobetzeko asmoz. Urola Kostako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak azaldu duenez, besteak beste, hiru arazo azpimarratu dituzte beharginek: soldatak izoztuta daudela 2016tik, garbiketako langile kopurua jaitsi dela eta lan-karga handitu dela, eta, orokorrean, okerrera egin duela egoitzan ematen den zerbitzuak. Langileek manifestazio bat egin zuten Zumaian astelehen eguerdian.

Itaiak beharrezkotzat jo du, hala, "sektore feminizatuetako problematikak borrokatzea", "guztiontzat lan- eta bizi-baldintza berak izatea" eta "bakoitzaren beharretara egokituko den zaintza zerbitzu doako, kalitatezko eta unibertsalak aldarrikatzea".

Bulgariako poliziek errefuxiatuei tiro egiten dietela frogatu dute
Aurreneko aldiz, bideo batean grabatu dute Europar Batasuneko polizia-indar bat errefuxiatu batzuk tirokatzen eta haietako bat zauritzen; Bulgaria eta Turkia bereizten dituen mugan izan zen tiroketa, joan den urrian.