AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greban jarraitzen dute Iruñeko argiztapen-zerbitzuko langileek

Maiatzaren 26an ekin zieten lanuzteei. Langileen "erosahalmena mantentzeko eta kontziliazioa hobetzeko" itun propio bat eskatzen dute. Euren greba eskubidea urratzen ari dira udala eta UTE.

Iruñean (Nafarroa) argiztapen publikoaz arduratzen diren langileak UTE Alumbrados Pamplona enpresarentzat aritzen dira soldatapean. Joan den otsailetik ari dira beharginak enpresako lan-hitzarmena negoziatzen, baina ez dago aurrerapenik negoziaketetan: langileen esanetan, zuzendaritzak ez du eskaintzen metaleko itun sektorialarekiko hobekuntzarik, eta uko egiten dio enpresako itun bat sortzeari.

Hitzarmen propioaren bidez, euren "erosahalmena mantendu" nahi dute UTEko langileek, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoera ziurtatuta. Bestalde, "familia-kontziliazioa hobetzea" ere bilatzen dute itun berri batekin.

Maiatzaren 26an hasi zituzten lanuzteak, eta aurrera jarraitzen dute grebekin. Guztira, 22 langilek jarduten dute UTE enpresarentzat.

Greba eskubideari eraso

Iruñeko Udalak eta UTEk urratu egin dute langileen greba eskubidea, ELA sindikatuak azaldu duenez: udalak gutxieneko zerbitzuak inposatu ditu eta, hori aitzakiatzat hartuta, enpresak hainbat langile euren lanpostura itzultzera behartu ditu. Dena den, greba deialdiaren erantzunak erabatekoa izaten jarraitzen du.

Andre bat erail du Bilbon gizon gazte batek
Arma zuri bat erabili du 89 urteko emakumea hiltzeko. Itxura denez, gaztearen izeba zaharra da andrea. Azken hilabetean, hiru erailketa matxista izan dira Euskal Herrian.