AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Grebara deitu dute medikuntza sektoreko zaintza-langileek Baionan

Azaroaren 29rako deitu dute grebara, medikuntzako langileek zein gizarte-langileek parte hartu dezaten. Lapurdiko hiriburuan mobilizatuko dira beharginak, lan-baldintzetan hobekuntzak galdeginez.

Urtean zehar mobilizazioak egin dituzten arren, osasungintzako zaintza-lanaz arduratzen diren beharginak —medikuntza zein gizarte-langileak— erantzun "egokirik" ez dute eskuratu, ez gobernuaren ez sindikatu nagusien aldetik. Hala salatu dute CGT Action Sante et Sociale, Unsa SEAPB, LAB eta Sud Sante Sociaux 64 sindikatuek, batera publiko eginiko prentsa oharrean.

Azaroaren 29an greba egiteko batu dira aipatutako sindikatuak, eta hainbat aldarrikapen adostu dituzte. Lan-baldintzen hobekuntzek ardazten dute aldarrikapenen zerrenda eta, inflazioaren gorakadaren testuinguruan, ordainsaria igotzea da helburu nagusia. Sindikatuek, gainera, seinalatu dute soilik langile batzuek jaso dutela ordainsariaren hileko 183 euroko igoera, eta "zuzengabekeria hutsala" dela azpimarratu dute.

Horrela, langileen eskakizun nagusia da ordainsaria hilean 300 euro igotzea eta, hori ez ezik, aipatutako 183 euroko igoera "salbuespenik gabe" langile guztiei zabaltzea. Beste eskaera batzuk barne hartu ditu aldarrikapenen zerrendak; besteak beste, COVID-19aren txerto-pauta osoa ez duten langileak berriro hartzea lanerako, ikasleentzako formakuntza egokia bermatzea edota zaintzaren kalitatea hobetzea.

Baionan (Lapurdi) mobilizatuko dira langileak azaroaren 29an, 10:30ean, Merkatu plazan.

Bost eguneko greba berri bati ekin diote Bizkaiko metalean, eta gaur lanuzteak egingo dituzte Amazonen eta Correosen ere
Hitzarmena negoziatzeko azken bileran "iruzurra antzeztea" leporatu diote patronalari sindikatuek, eta atzera bota zuten patronalaren azken eskaintza; grebara jo dute gaur beharginek. Correoseko langileek, bestalde, greba egingo dute gaur Espainiako Estatu osoan, baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Amazoneko langileek ere, haien lan-baldintzak salatzeko.