AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Grebara jo dute hezkuntza publikoko langileek

Eskola publikoetako langileen %60 inguruk hartu zuten parte atzoko greban. EAEko hezkuntza legearen aurreproiektuaren kontra atera ziren kalera, eta hezkuntza publikoa aldarrikatu zuten, besteak beste.

Atzo, azaroaren 30ean, grebara deituta zeuden Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitaterainoko eskola publikoetako langileak; hain justu, irakasleak, Haurreskolak partzuergoko langileak, hezitzaileak, sukaldeetako beharginak eta garbiketakoak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik lantzen ari den hezkuntza legearen aurreproiektuaren kontra eta "hezkuntza publikoaren, propioaren eta euskaldunaren" alde jo zuten grebara langileek, eta sindikatuen arabera, %60 batu ziren lanuztera; Jaurlaritzak esan zuen irakasleen %35,2k egin zutela greba.

Eguerdian manifestazio bat egin zuten Bilboko (Bizkaia) kaleetan, grebaren deitzaileek —ELA, LAB eta Steilas— antolatuta. Publikoa, euskalduna eta propioa. Hezkuntza lege aurreproiektu honi ez. Legea langileokin eraiki lelopean mobilizatu ziren eskola publikoetako beharginak. Arratsaldean ere izan ziren manifestazioak Bilbon, Donostian (Gipuzkoa) nahiz Gasteizen (Araba).

Sindikatuek hamar aldarri zehatz egin dituzte hezkuntza legeari dagokionez; besteak beste, langileak kontuan hartzea eta haiek parte hartu ahal izatea, publikoa "ardatz" izatea, segregazioari aurre egitea, edota "lan-baldintza egokiak" bermatzea. Abenduaren 14rako ere greba deialdi bat egingo dutela diote sindikatuek.

Langile bat kaleratu dute Bilboko Erakin Aholkularitzan
"Aholkularitzak mafia estiloan kaleratu du hamalau urte baino gehiago lanean zeramatzan langile bat", salatu du BAT sindikatuak.