AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Grebara joko dute Bizkaiko Correoseko garbiketa-langileek, ez dietelako soldata ordaintzen

Uztailean eta abuztuan ez dute soldatarik jaso garbitzaileek, eta greba egingo dute datorren astean zehar. Azpikontratazioari aurre egingo diote; gaur egun, Limpiezas J Cordoba dauka azpikontratatuta Correosek garbiketa-zerbitzurako.

Atzo Bilbon (Bizkaia) egin zuten mobilizazio bat Correosen garbiketa-lanak egiten dituzten beharginek. Azken bi hilabeteetan, uztailean eta abuztuan, ez diete soldatarik ordaindu; aparteko ordainsaria ere ez dute jaso. Horren aurretik ere, zehazki iazko abendutik hona, soldataren ordainketan atzerapenak eta ez-ordaintzeak jasan dituzte langileek. Hori dela-eta, borrokara jotzea erabaki zuten joan den irailaren 6an egindako asanbladan: greba egingo dute hurrengo astean zehar, irailaren 11tik 15era.

Correosek azpikontratatuta dauka garbiketa-zerbitzua, 24 milioi euro inguru mugitzen dituen kontratatu publiko baten bidez. Iazko abendutik, Limpiezas J Cordoba enpresa arduratzen da, azpikontratatuta, zerbitzu hori emateaz. Ordutik, hainbatetan egin behar izan dituzte protestak langileek, ordainsarien atzerapenengatik eta ez-ordaintzeengatik.

Beharginek Correos ere seinalatu dute, uste baitute eskumena daukala enpresa behartzeko soldatak ordaintzera. Jakin badakite, Limpiezas J Cordoba behintzat, jasotzen ari dela ustez garbiketa-zerbitzua eman ahal izateko dirua. Beharginek eskatzen dute kontratazio publikoari lotutako araudia bete dadila, eta Correosek berma dezala arau horiek betetzen direla; esaterako, soldaten ordainketan.

Egoera ikusita, iritzi diote unea dela Correosek bere gain har ditzan garbiketa-lanak, eta azpikontratazioa bazter dezan.

Aurkezpen saioak egingo ditu IAk ikastetxeetan eta campusetan
Datozen asteetan zehar, bere jardun politikoaren berri emango du IAk, lekuan leku. Hego Euskal Herriko ehundik gora ikastetxetan eta fakultatetan izango dira aurkezpenak.