AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Grebara joko dute Sidenorreko langileek

Legutioko lantokiko plantillak asteartean eta ostegunean egin ditu lanuzteak, eta grebara deitu dute datorren asterako ere. 62 milioi euroko irabaziak izan zituen Sidenorrek aurreko urtean.

Grebara deitu dute Legutioko (Araba) Sidenor altzairutegiko langileek, lan-baldintzak mantentzearen eta eskubideak defendatzearen alde. Asteartean eta ostegunean lanuzteak izan dituzte, hitzarmen berria exijituz. Plantillaren eskaerak onartuko ez balira, datorren astetik aurrera ere greba eginen dute astearteetan eta ostegunetan.

Langile batzordearen arabera, maiatzaren 7an hitzarmen berri baten proposamena aurkeztu zuten, baina zuzendaritzak "negoziazioa blokeatu" zituen eta batzordeari exijitu zion "taldearen malgutasuna onar" dezan. Beharginek salatu dutenez, malgutasunak lan-baldintzen okertzea ekartzen du, eta negoziazioen abiapuntua "eskubideen galera ezin dela izan" azpimarratu dute.

Sidenorren irabaziak, "ikaragarriak"

Sidenorrek 62 milioi euroko irabazi garbiak pilatu zituen 2023an, aurreko urteko etekina bikoiztuz. Salmenten igoerari esker, irabaziak %43,4 haztea lortu zuen, 1.067 milioi eurora iritsita, hain zuzen. Langileek jopuntuan jarri dituzte enpresaren irabaziak, eta lan-baldintzen hobekuntza exijitu dute, "horrelako emaitzak" dituen enpresa batentzat beharginen "eskaerak onartzea bideragarria baita".

Palestinaren askatasunaren aldeko mobilizazio ugari izan dira Nakbaren urteurrenean
Hamaika herritako plazetan, ikastetxeetan zein osasun-zentroetan izan dira gaur protestak; EHKSk, GKSk, IAk, Palestinarekin Elkartasuna plataformak edota BDZk deituta. Palestinaren askatasuna aldarrikatu eta estatu sionista zein Mendebaldeko bere konplizeak seinalatu dituzte, nagusiki.