AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Grebari ekin diote Beti ON telelaguntza-zerbitzuko langileek

Lehen greba eguna egin zuten atzo, martxoaren 21ean, eta beste zortzi greba egunetara deitu dute. Lan-hitzarmen berri baten alde egiten dute beharginek.

Hainbat greba egunetara deitu zuten Beti ON telelaguntza-zerbitzuko langileek; zehazki, martxoaren 21erako, 24rako, 28rako eta 31rako, bai eta apirilaren 4rako, 9rako, 11rako, 25erako eta 30erako ere. Grebari ekin zioten atzo, beraz, eta ostegunean berriro mobilizatuko dira. Eguerdiko 12:00etan Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean elkarretaratzea egingo dute.

Sindikatuen arabera, sei negoziazio-mahaitan hartu dute parte langileek, baina enpresak "proposamen atzerakoiak" besterik ez ditu aurkeztu eta, gainera, negoziazioak oztopatu ditu. Antza, zuzendaritzak negoziazioak luzatu nahi ditu, "lizitazio-baldintza berriak atera arte". Hori ez ezik, aurten gehiegizko zerbitzu minimoak ezarri dituztela azpimarratu dute, greba ahultzeko ahaleginean.

Beti ON telelaguntza-zerbitzua Tunstall Televida, GSR eta IMQ enpresa-batasunak kudeatzen du, eta etxez etxeko arreta zerbitzua da. Eusko Jaurlaritzak hornitzen du eta 41 milioi euro jasotzen ditu urtean.

Lan-baldintzak hobetzea lortu dute Guggenheimeko garbitzaileek, bederatzi hilabetez greba egin ostean
%20 igoko dira garbiketako langileen soldatak, eta kontratu partzialak desagerraraziko dituzte. 283 greba egunen ondoren, bihar itzuliko dira haien lanpostuetara grebalariak.