AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gregorio Vicario preso politikoa ospitaleratu dute bihotzeko ebakuntza bat egiteko

Bypass koronario bat jartzeko eraman dute Burgosko (Espainia) espetxetik Leongo ospitalera. Hedadura handiko iskemia larria atzeman zioten urrian, eta kateterismo bat egin eta 'stent' bat jarri zioten azaroan.

Gregorio Vicario Setien preso politikoaren egoera larriaz ohartarazi du Etxerat-ek. Bularreko minez egon ondoren, 2020ko maiatzean eman zuen lehen abisua, Topasko (Espainia) kartzelan zutela. Burgosko espetxean sartu zuten gero, eta larrialdietara eraman behar izan zuten urtarrilean eta otsailean.

Azkenean, joan den urrian egin zioten errefortzu-proba bat, eta hedadura handiko iskemia larria atzeman zioten. Azaro hasieran stent bat jarri ostean, ospitalera eraman zuten astelehenean, bypass koronario bat jartzeko.

64 urte ditu Durangoko (Bizkaia) preso politikoak, eta bihotzeko arazoez gain, ia galdua du eskuineko begiko ikusmena. 20 urte daramatza preso: 2001ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta 2016tik, Espainiako Estatuan ari da zigorra betetzen.


Espainiak bere espetxealdia kalkulatzeko Frantzian betetako urteak aintzat hartzen ez dizkionez, 22 urte inguruko espetxealdia geldituko litzaioke betetzeko, Etxerat-en arabera: "Espetxean oso baldintza txarretan egoteak eta duen adinak Durangoko presoaren osasuna apurka-apurka hondatzea dakarte".

Mutrikun emakume bat jipoitu eta sexu-erasoak egin dizkio mutil lagunak
Asteburuan izan zen erasoa, eta gizonak larri zauritu zuen bikotekidea. Gainera, mehatxu egin zion labana batekin. Epaiketa egin diote dagoeneko erasotzaileari; aske geratu da.