AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Guardia Zibil bat espetxeratu dute Ceutan, indarkeria matxistagatik

Emakume bati eraso egiteagatik atxilotu dute polizia, eta berriz erasotzeko arriskua dagoela ebatzi du epaitegiak. Joan den udan, erailketa matxisten %15 egin dituzte poliziek edo polizia ohiek.


Genero-indarkeriagatik eta sexu-erasoagatik auzipetu dute guardia zibila, eta epaileak astearte gauean eman zuen hura espetxeratzeko agindua, kautelazko neurri modura. Mendizabal presondegian kartzelaratu dute.

Erailketa matxisten %15, Poliziak

Joan den udan, gutxienez hemeretzi hilketa matxista izan dira Espainiako Estatuan. Horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak izan dira hiltzaileak: erailketen %15,75etan, beraz. 2023ko udan, berdin-berdina izan zen Poliziari lotutako kasuen portzentajea.

Barajasen atxilo zeuden militante sahararretatik hamasei deportatu ditu Espainiako Gobernuak
Asteak daramatzate aireportuan atxikirik, eta deportatu egin dituzte orain: Marokon atxilotuak, torturatuak edota erailak izateko arriskuan daude. Beste hamabost lagunek preso segitzen dute, baina baliteke haiek ere igande honetan kanporatzea.