AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Guardia Zibila eta Nafarroako Gobernua, elkarlanean ikasleak Poliziara erakartzeko

Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren plataforma digitala, Ikasnova, ikasleak erakartzeko erabiltzen ari da Guardia Zibila. Zibersegurtasun ikastaro bat izaten ari da horretarako aitzakia.

Ikasnova da Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren plataforma digitala, eta, besteak beste, ondokoa irakur daiteke bertan une honetan: "ZIBERLIGA Pre-Amateurra Nafarroara dator!". Batez ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako gazteei bideratutako zibersegurtasun ikastaro bat da hura, eta Guardia Zibilak antolatu du Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean.

Ikastaroaren helmuga Guardia Zibila da zuzenean, Aranjuezko (Madril) Ofizialen Akademian burutuko baitute azken fasea. Hortaz, saio horiek sustatzearen bidez, ikasleak polizia-indarrera erakartzen saiatzen ari dira, eta Nafarroako Gobernuaren plataforma publiko bat baliatzen ari dira horretarako.

Bi fase ditu Guardia Zibilak antolatutako "ziberligak". Lehenengoa, azaroaren 25etik 29ra bitartean, Nafarroako eskoletan egingo dute. Poliziako "adituekin" izango dira "jarduera presentzialak", hautatutako ikastetxe batzuetan. Martxoaren 10etik 14ra bitartean izango da ikastaroaren bigarren fasea, eta, esan bezala, Aranjuezko Ofizialen Akademian egingo dute. Horretara bideratuko dituzte autonomia erkidego bakoitzeko "hiru talderik onenak".

Ikasleentzako lehiaketan parte hartuko dute, hain zuzen ere, Nafarroak, Gaztela eta Leonek, Gaztela-Mantxak, Madrilek, Kantabriak, Extremadurak, Balearrek, Kanariar uharteek eta Galiziak. Seigarren edizioa da honakoa.

Kausa traumatologikoa duten bajak pribatizatuko dituzte
Aldi baterako ezgaitasun horiek pribatizatzea adostu zuten Espainiako Gobernuak, CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta CEPYME patronalek. EAEn, mutualitate pribatuen eta gobernuen arteko itunak jarri dituzte martxan, bajak pribatizatzeko.