AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Guardia Zibilaren desfile armatua Iruñeko kaleetan

Guardia zibilaren 175. urteurrenaren harira, gaur goizean desfilea gauzatu dute gaur goizeko 11.00k inguruan Iruñeko kaleetan zehar. Arma eta guzti egin dituzte bihar, maiatzak 9, gauzatuko den ekitaldi nagusirako entseguak

Gaur goizeko 11.00k aldera Iruñeko bizilagunek Guardia Zibilaren desfile batekin egin dute topo beren herriko kaleetan. Zehazki, estatu espainolaren indar armatuen gorputz honek, bere 175. urteurrena duela eta, bihar, maiatzak 9, egingo duen desfilea entseatu dute. Entseguan, armak eskuetan zituztela ibili dira Nafarroako hiriburuan zehar. Honen aurrean, Sare antifaxistak bere sare sozialetan "indar okupatzaileek espazio publikoa hartu eta militarizatu" dutela eta honen aurrean "ixiltasun politiko eta instiuzionala" egon dela salatu du.

Bihar hasiko da Maravillas gaztetxearen aurkako epaiketa
Goizeko 10:00etan hasiko da "usurpazio delituengatik" Maravillaseko 22 kide auzipetuen eserlekuan jarriko dituen epaiketa. Iruñeko epaitegian ebatziko dute auzia. Maravillas gatetxeko kideek kontzentrazioa deitu dute ordubete lehenago epaitegi atarian.