AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Guda Goiena jardunaldia izan da Durangon

"Kulturaz eta arte konprometituaz hausnartzeko" asmoz, "kultura komunistaren elkargunea" antolatu zuten atzorako Durangaldeko Kontseilu Sozialistako kideek. Ehunka lagun bertaratu ziren egunean zehar.

Durangaldeko Kontseilu Sozialistak Guda Goiena izeneko jardunaldia prestatu zuen atzorako, abenduaren 8rako, aurreneko aldiz. Egun osoko egitarau bat zuen "kultura komunistaren elkargune" horrek, eta "kulturaz eta arte konprometituaz hausnartzeko" espazio bat sortzea zen helburu nagusia. Hala, mahai-inguru bat izan zen atzoko aurreneko ekimena: 12:00etan hasita, Artea mailu bat da? galderari heldu zioten Bernardo Atxagak, Garazi Navarrok eta Paul Beitiak. Arteaz eta politikaz jardun zuten San Antonio Santa Rita ikastetxeko aretoan, ehunka lagunen aurrean.

Horren ostean bazkaltzeko aukera izan zen ikastetxean, eta horrekin heldu zen eguneko bigarren ekimen nagusia: Agirretarren bandera antzezlana eskaini zuen aretoan Ekida Arte Ekimen Sozialistak. Maiatzean estreinatu zuen lana Ekidak, eta azken emanaldiak dira oraingoak.

Amaitzear da gasolinaren 20 zentimoko deskontua
Abenduaren 31n bukatuko da Espainiako Gobernuak emandako dirulaguntza, eta badirudi, 2023a hastean, "behar handiena" duten pertsonei baino ez dietela beherapenik egingo.