AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez 11 hildako eta bi desagertu New Delhin, margo fabrika batek su hartu ostean

Itxura denez, fabrikan biltegiratuta zeuden produktu kimikoen ondorioz piztu zen sutea atzo arratsaldean. Eraikinaren erortzea eragin zuen leherketa batek, langileak barruan zirela.

Indiako New Delhi hiriburuan lan-istripu erraldoi bat izan zen atzo arratsaldean. Su hartu zuen margo fabrika batek, eta gutxienez 11 langilek galdu zuten bizia. Bi pertsona, gainera, desagertuta daude oraindik. Badirudi zaurituak hiru direla.

Dirudienez, lantokian biltegiratuta zeuden produktu kimikoek eragin zuten sutea. Leherketa bat izan ostean piztu zen sua, eta eraikina erorrarazi zuen. Horren ondorioz, fabrikan harrapatuta geratu ziren hainbat langile, eta hil egin ziren.

Gasteizko campusean izango da aurtengo Herri Unibertsitatea
Otsailaren 28an eta 29an izango da aurtengo edizioa. Ikasleek landuko dituzten gaien artean izango dira, besteak beste, unibertsitatearen bilakaera, alderdiaren kontzeptua, klima aldaketa edota Palestinako sarraskia. Unibertsitatearen doakotasunaren eta eskubide politikoen aldeko manifestazio batekin itxiko dute Herri Unibertsitatea.