AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez 11 pertsona etxegabetu dituzte Eibarren

Arragueta kaleko 17. eta 19. zenbakietan bizi ziren pertsonak kanporatu dituzte haien etxebizitzetatik. Ez dute bestelako etxebizitza alternatibarik.

Ertzaintzak Eibarko (Gipuzkoa) Arragueta kaleko bi eraikin hustu ditu gaur goizean, 17 eta 19 zenbakidun etxeak, hain justu. Gutxienez 11 pertsona bizi ziren etxe horietan, eta bestelako etxebizitza alternatibarik ez zutelako sartu ziren han. Hondamendi egoeran daude eraikinak, eta ordenazioz kanpokoak dira duela 50 urte baino gehiagotik.

"Etxegabetuak izan diren pertsonak beste alternatibarik ez zutenelako sartu ziren etxe huts horietan, eta orain berriz ere kale gorrian gelditu dira", salatu du Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak.

Atzo ere beste etxegabetze baten berri eman zuten gurean. Azora putre funtsak, Ertzaintzaren laguntzarekin, bikote bat etxegabetu zuen Donostian (Gipuzkoa).

Konfinamendu garaian semea Ertzaintzarengandik babestu zuen emakumea epaitzen ari dira Bilbon
Itxialdi orokorra indarrean zenean, buruan gaitz bat duen gazte batengana hurbildu ziren ertzainak Bilboko San Frantziskon, kontu eske. Mutila babesten saiatu zen bere ama, baina borrarekin jo zuen polizietako batek. Poliziari eraso egitea egotzita, emakumea epaitzen hasi dira.