AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez 11 pertsona hil dira Mediterraneoan, bi naufragiotan

Italiako uretan galdu dira bi ontziak. Kostaldera iritsi nahian ari ziren 66 lagun desagertuta daude.

Azken orduetan, migratu nahian ari ziren 11 pertsona hil eta 66 desagertu dira Mediterraneoan, ordu gutxiko aldearekin gertatu diren bi naufragiotan. Italiako uretan izan dira bi tragediak: Lampedusa uhartetik hurbil topatu dute galdutako ontzietako bat, eta Calabriako kostaldetik gertu bestea.

Egurrezko ontzi prekario bat zen lehenengoa, eta gutxienez 61 pertsona zihoazen bertan, Italiako kostara heltzeko saiakeran. 51 lagunek biziraun dute (nahiz eta konorterik gabe eraman zituzten haietatik bi), baina gutxienez hamarrek galdu dute bizia: urak hartutako bodegan aurkitu zituen gorpuak Resqship-ek.

Bigarren ontzia belaontzi bat zen, eta 11 pertsonak biziraun dute bertan. Itxura denez, Turkiatik irten ziren duela zortzi egun, eta hainbat egun igaro dituzte itsasoan galduta. Calabriatik 120 miliara atzeman zituzten, baina lehorreratu eta segituan, hil egin zen erreskatatutako lagunetako bat.

Biziraun dutenek jakinarazi dutenez, beste 66 pertsona zihoazen eurekin ontzi horretan, baina itsasoan desagertu dira denak; horietatik 26 inguru omen dira haurrak. Salbamendu-jakarik gabe egin behar izan dute migrazio-bidea, eta azaldu dute hainbat ontzirekin egin dutela topo naufragioan, baina ez direla laguntzeko geratu.

Diru truke, pertsona migratuei beharrezko agiriak lortzen dizkien iruzur-sare bat atzeman dute Nafarroan eta Errioxan
Lan-kontratu faltsu bat egitearen truke, jatorri marokoarreko pertsonei 10.000 eta 14.000 euro artean kobratzen dizkiete iruzurgileek. Horri lotuta, bizileku-baimenak eskatzen dituzte gero Bilboko, Donostiako, LogroƱoko edota Burgosko atzerritartasun-bulegoetan.