AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez 22.500 lanpostu galdu ziren iaz Hego Euskal Herrian, %95 aldi baterakoak

Ostalaritza sektorea izan da kaltetuena, eta gertutik jarraitzen dio manufaktura-industriak, ELAren arabera. Iaz 9.300 lanpostu desagertu ziren Nafarroan eta 13.200 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina azpimarratu dute datu horiek ez dutela errealitate osoa islatzen, "enplegu-murrizketa zeharo moteldu" zutelako "enplegu-erregulazioko espedienteek".

22.500. ELA sindikatuaren arabera, horixe da Hego Euskal Herrian 2020an galdu ziren lanpostuen kopurua. Hain zuzen, 13.200 lanpostu desagertu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 9.300 Nafarroan. Dena den, enplegu-erregulazioko espedienteen areagotzeak zaildu egiten du datuen bidez errealitate osoa bistaratzea, dossier horiek "enplegu-murrizketa zeharo moteldu" baitute.

Azpimarratu dute, bestalde, "aldi baterako langileena" izan zela "galdutako enpleguaren %95". "2020an behin-behineko kontratuak zituztenak izan ziren lehenengo kaleratuak", esan du ELAk. "Partzialtasunaren elementuak" behin-behineko beharginen egoera larriagotu zuela azaldu du, "baina baita kontratu mugagabeak zituztenena ere".

Iaz, guztira 1.008.385 lan-kontratu sinatu ziren Hego Euskal Herrian. Dena den, soilik 78.730 (%7,8) ziren kontratu mugagabeak.

2021eko aurreneko bi hilabeteei erreparatuta bi ezaugarri nagusi aipatu ditu EAEko Lan Harremanen Kontseiluak: soldatapeko lanean behera egin dutela kontratazioek, eta gora egin duela aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileen kopuruak. Joan den otsailean

Ostalaritza, kolpatuena

Sektoreei dagokienez, ostalaritza izan zen iazko kaltetuena, 10.000 lanpostutik gora (-%11,8) galdu baitziren. Ondorioak nabarmenak izan dira manufaktura-industrian eta arte, jolas eta entretenimendu-jardueren sektorean ere; 7.000 eta 2.000 lanpostu desagertu ziren 2020an, hurrenez hurren.

Larunbatean Iruñean eta Gasteizen ere mobilizatzera deitu du Eurocopa Honi Ez plataformak
Asteburu honetan Bilbon, Gasteizen eta Iruñean kaleratuko dute Eurocopa geratzeko aldarria, larunbatean 12:00etan. Neurri murriztaileak direla-eta Bilbo ixten badute, mobilizazio gehiagoren berri emango du Eurocopa Honi Ez plataformak.