AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez 27 langile erailak aurten, amiantoarekin aritu izanaren ondorioz

Amiantoarekin soldatapeko lanean aritzeagatik eraildako langile baten berri eman du Asviamie elkarteak, Bizkaian. Elkarteak bildutako datuen arabera, gutxienez 27 behargin hil dira aurten Hego Euskal Herrian, arrazoi beragatik. Kasu gehienak, ordea, ezkutatuta geratzen dira.

Amiantoarekin kontaktuan soldatapeko lanean aritutako bizkaitar baten heriotzaren berri eman du Asviamie elkarteak. Prisma pintura enpresan jardundakoa da langilea, Bizkaian, eta 76 urte zituen. Gaixotasun profesionalagatiko ezgaitasun osoa aitortua zuen, amiantoak eragindako mesotelioma gaitzagatik.


Asviamie elkartearen datuen arabera, gutxienez 27 langile izan dira erailak aurten Hego Euskal Herrian, amiantoarekin lanean aritu beharrak eraginda. Elkarteak bildutako kasuak baino ez dira horiek; 2019an 36 zenbatu zituzten, eta duela bi urte, 40.


Kasu gehienak, ezkutuan


Datu ofizialen arabera, 2018. urtearen amaieran, soldatapeko lanean amiantoaren eraginpean aritutako 12.994 langile zeuden erregistratuta EAEko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren institutuetako zerrendetan. Amiantoaren biktimen elkarteek ohartarazi izan dute, ordea, langile askori ez dietela jakinarazi ere egiten amiantoaren eraginpean aritu izan direla.

Asviame elkarteak "ezkutuko itun" bat dagoela salatu zuen urte hasieran, hain zuzen, amiantoak lantokietan eragindako "izurritea" salatzeko egindako agerraldi batean. Amiantoarekin lotutako datuak "ezkutatzeko ahalegin handia" egitea egotzi zieten Gizarte Segurantzari eta Espainiako Lan Ministerioari.

Errakik manifestaziora deitu du Donostian eta Iruñean, 'Okupazioaren aurkako ofentsibari, autodefentsa' lelopean
Azken asteetan "okupazioaren kontrako ofentsiba salatu eta horren hainbat ezaugarri seinalatu" ditu Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak. Orain, "kalera ateratzeko nahikoa arrazoi" daudela azpimarratuta, mobilizazioak antolatu deitu ditu urtarrilaren 10erako, Donostian eta Iruñean. 12:00etan hasiko dira bi manifestazioak.