AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez 37 dira Melillara heldu nahian ari zirela erail dituzten pertsonak

Ostiral goizean, 2.000 pertsona inguru saiatu ziren Marokotik Melillara igarotzen. Modu bortitzean egin zuten haien aurka Marokoko jendarmeek, eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen arabera, 37 pertsona hil zituzten; Maroko autoritateen arabera, 23 dira eraildakoak. Ehunka lagunek lortu zuten muga gurutzatzea, baina modu ankerrean tratatu zituzten; atxiloketak nahiz berehalako itzultzeak izan ziren.

Aurreko ostiral goizean, 06:40ak aldera, Marokoren eta Espainiako Estatuaren arteko muga igarotzen ahalegindu ziren pertsona ugari; hainbat hedabideren arabera, muga hori gurutzatzeko inoizko saiakerarik handiena izan da, 2.000 lagun inguru saiatu baitziren Nadorretik Melillara heltzen.

Marokoko jendarmeek, baina, modu bortitzean esku hartu zuten, mugako hesia gaindituta Melillara iritsi nahian ari zirenen kontra gogor oldartuta. Sarraski bat izan zen, pertsona ugari hil baitzituzten poliziek; 23 dira hildakoak Marokoko autoritateen esanetan, eta 37 Gobernuz Kanpoko Erakundeen arabera. Oraindik ez dute argitu hildako pertsonen jatorri zehatza. Zaurituak ere izan ziren, eta Nadorreko erietxe batean hartu dituzte.

Dirudienez, 130 lagun inguruk lortu zuten Melillara iristea, eta migratzaileentzako behin-behineko zentro batera eraman zituzten; asiloa eskatu dute. Berez, ordea, askoz ere gehiago izan ziren Espainiako Estatuko lurretara heldu zirenak, baina 400 pertsona inguru kanporatu zituzten berehala. Hainbat migratzailek azaldu dute modu ankerrean eta "animaliak bezala tratatu" zituztela mugan; asko zabaldu dira Marokoko Giza Eskubideen Elkarteak (AMDH) argitaratutako irudi batzuk, non ehunka pertsona ikusten diren lurrean pilatuta, agentez inguratuta. Irudi batzuek erakusten dute, gainera, nola jarraitzen zuten poliziek lurrean botatako pertsona horiek kolpatzen.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko buruak onespena eman dio Marokoko jendarmeen esku-hartzeari, eta esan du "modu koordinatuan" jardun zutela Espainiako Estatuko polizia-indarrekin, migratzaileak "uxatzeko".

Hasi da Legutioko Desjabetuon Hotela babesteko antolatutako egitaraua
Gaur ere egun osoko egitaraua izango da. Biharko dago ezarrita Zentro Sozialistaren hustea, eta espazioa defendatzera deitu dute.