AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez 51.000 lagun hil dira migrazio-bideetan 2014tik

Nazioartean migratzen ari zirela desagertutako pertsonak ere milaka eta milaka izan direla estimatzen da.

Azken zortzi urteetan, alegia, 2014. urtetik hona, gutxienez 51.000 pertsona hil dira nazioarteko migrazio-bideetan. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) bildutako mundu mailako datuak dira horiek, eta atzo atera ziren argitara. Zenbaketen arabera, mundu osoan, 280 milioi lagun inguruk utzi dute atzean haien jatorrizko herrialdea "bizitza hobe baten bila", baina bistan denez, hilgarriak izan daitezke batetik besterako mugak igarotzeko bideak. Milaka hildakoez gain, migratzen ari zirela desagertu diren pertsonak ere milaka direla ohartarazi dute; dena den, ez dute datu zehatzik eman.

Europa barruko migrazio-bideetan, zehazki, gutxienez 5.600 lagun hil dira 2021. urtea hasi zenetik. Mediterraneo Erdialdeko ibilbidean izan ziren heriotza horietatik 2.836, eta, beraz, hildakoen kopuruak gora egin du 2019-2020 epean bildutako datuekin alderatuta. Joan den urriaren amaieran jakinarazi zuen hori Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (OMI, gaztelerazko sigletan). Azken zortzi urteetan, guztira, gutxienez 29.000 hildako izan dira Europa barruko migrazio-fluxuetan.

PSOEren lege 'antiokupak' 300.000 lagun inguru kale gorrian utz ditzake Espainiako Estatuan
100.000 baino gehiago dira okupatutako etxebizitzak, azken kalkuluen arabera. Horien %90etan "babesgabetasun-egoera larrian" dauden familiak bizi direla ziurtatzen du PAH plataformak. Okupazioen %75 bankuen, putre funtsen eta higiezinen agentzien jabetzapeko etxebizitzetan gauzatzen dira, eta etxebizitza guztien %0,38ri baino ez lieke eragingo.