AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez 55 pertsona hil dira azken asteetan, Kanarietara migratu nahian

Hierro eta Lanzarote uharteetatik gertu, hiru itsasontzi pneumatiko eta kanoa bat urperatu dira. Kanoa urriaren 14an abiatu zen Mauritaniatik, eta motorra hautsi egin zen. Denbora luzez deriban egon ondoren, bertan zihoazen 48 pertsona hil dira.

Joan den asteburuan, gutxienez 55 pertsona hil dira Kanarietara iristeko migrazio-bidean, hiru ontzi pneumatiko eta kanoa bat hondoratuta. Kanoa duela hiru aste irten zen NuadibĂștik (Mauritania), urriaren 14an, 58 pertsona barruan zihoazela. Motorrak huts egin ondoren deriban sartuta, baina, gehienek galdu dute bizia.

Hemeretzi egun itsasoan galduta egin ostean 48 lagun hil dira, eta euren gorpuak karel gainetik uretara bota behar izan zituzten bizirik jarraitzen zutenek. Merkantzia-ontzi batek erreskatatu ditu biziraun duten hamar bidaiariak, El Hierro uhartetik 370 kilometrora. Kanoa deriban zegoela aurkitu zuen merkantzia-ontziak.

Deshidratatuta, gosetuta, korde alterazioarekin, sukarrakin eta arnasteko zailasunekin zeuden hamar pertsona horiek, eta haietatik lau ospitaleratu behar izan dituzte Insular Ospitalean.

Bestalde, Lanzarote inguruan hondoratu ziren aipatutako hiru ontzi pneumatikoak, eta beste sei pertsona hil ziren horren ondorioz. Badirudi airea galtzen hasi zirela ontziak. 54 pertsona salbatzea lortu zuen Regina itsasontziak.

Lizarran 27 lagun deitu dituzte deklaratzera udaltzainek, udalak txosnei jarritako debekuaren kontra protesta egiteagatik
Lizarrako jaietako txosnak debekatu ditu aurten udalak, UPN buru. Festen lehen egunean kalera atera ziren 2.000 lagunetik gora, txosnen alde eta udalaren debekuaren kontra. 'Bajadica del Puy' ekimenean ere protesta egin zuten askok, eta, horren harira, Lizarrako Udaltzaingoak "desordena publikoak" ikertzeko deitu ditu deklaratzera 27 pertsona.