AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez 821 langile daude Osakidetzan koronabirusak jota

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du koronabirusagatik bajan dauden langileen datua. Nafarroan, 806 dira orain arte kutsatutako osasun-langileak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak jakinarazi duenez, Osakidetzako 821 langile daude koronabirusak kutsatuta, eritasun bajan. Langileei maskara akastunak eman zizkieten, eta ondoren positibo eman zuten haiekin jardun zuten hainbatek. Duela bi aste jakinarazi zutenez, 2.274 langileri egin zieten COVID-19a atzemateko testa, eta gutxienez 64 ziren kutsatuak. Gaur, kutsatutakoak orotara 821 direla esan du Osasun sailburuak.

Nafarroan ere erabili zituzten maskara akastun horiek, gutxienez bost egunez. Atzoko datuen arabera, 806 langile kutsatu dira pandemia hasi zenetik Osasunbidean nahiz sistema pribatuan, langileen %5 baino gehiago.

Emakume bati eraso egin dio gizonezko batek Uharten
Igandean, Uharteko etxe batean, gizonezko batek eraso egin zion emakume bati. Etxebizitza horretan bertan bizi da emakumea eta bera izan zen erasoa salatu zuena, telefonoz.