AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez bederatzi sexu-erasoren berri eman dute oraingoz sanferminetan

Hiru emakumek jasan dituzte "intentsitate altuko" sexu-erasoak jaietan, eta uztailaren 6tik 7rako gauean izan ziren guztiak.

Aurreko larunbatean hasi ziren San Fermin festak Iruñean (Nafarroa). Gaur argitaratutako datuen arabera, jaiak hasi zirenetik, bederatzi sexu-erasoren berri izan dute. "Intentsitate altukoak" izan dira horietatik hiru, eta uztailaren 6tik 7rako gauean gertatu ziren; sanferminen lehenengo egunean.

"Intentsitate altuko" eraso horietako baten berri igandean bertan eman zuten, baina beste biak atzo atera ziren argitara, gerora. Atzoko datuen arabera, bestalde, gutxienez bost ziren hainbat emakumeri ukituak egiteagatik atxilotutako gizonezkoak.

Barakaldoko pabiloi batean baldintza eskasetan bizi ziren sei adingabe atzeman dituzte
Egoera txarrean omen dago bizitoki modura erabiltzen zuten eraikina, eta sei gazteak handik kanporatu ditu Poliziak. Bizkaiko Foru Aldundiak esku hartu du haietatik lau gazteren kasuan.