AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez bi atxilotu Iruñerrian, Voxen presentzia salatzeko protestei lotuta

Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak Berriozarren eta Iruñeko Alde Zaharrean.

Gaur goizean, gutxienez bi pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñerrian (Nafarroa), Berriozarren eta Iruñeko Alde Zaharrean hain zuzen ere. Itxura denez, otsailean Vox alderdi faxistaren presentzia salatzeko izan ziren protesten harira atxilotu dituzte.

Otsailaren hasieran, Voxek propaganda banatzeko postuak jarri zituen Iruñerrian; Errotxapean izan ziren faxistak otsailaren 1ean, eta Berriozarren 2an. Jende ugari bertaratu zen bi kasuetan, talde faxistaren kontra protesta egiteko. Ohi bezala, ordea, Voxekoak babestu zituzten polizia-indarrek, eta faxismoaren aurka mobilizatutako jendearen aurka oldartu ziren. Pertsona ugari zauritu zituen Poliziak.

Bosgarren egunez, gogortu egin dira Israelgo Estatuaren eta Iranen arteko erasoak
Trumpek Teheran ebakuatzera bultzatu du, estatu sionistak esan du aireko nagusitasuna lortu duela, eta Iranek misilekin erantzun dio Tel Avivi.