AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez bi emakumeri egin diete eraso aste honetan, Andoainen eta Elorrion

Andoainen astelehenean eraso zion gizon batek bikotekideari, eta erasotzailea aske utzi dute jada. Erasoa salatzeko elkarretaratze bat izan zen atzo. Elorrion ere izan zen eraso matxista bat asteazkenean.

Joan den astelehenean, 17:00ak aldera, emakume bati egin zion eraso haren bikotekideak, Andoainen (Gipuzkoa). Gertatzen ari zenaz ohartarazi zuten hainbat auzokidek eta, modu horretan, bertaratu eta erasotzailea atxilotu zuen poliziak. Atzo, ostegunean, aske utzi zuen Tolosako (Gipuzkoa) auzitegiak.

Gizonak hainbat lesio eragin zizkion emakumeari baina, dirudienez, bilakaera ona izaten ari da.

Erasoa salatzeko elkarretaratze bat izan zen atzo Andoainen, 19:00etan.

Elorrion (Bizkaia) ere emakume bati eraso diotela jakinarazi dute, bestalde. Asteazkenean izan zen eraso matxista, baina ez dute informazio gehiagorik eman.

Errotxapeako Gaztetxea eraisteari ekin diote, eta gutxienez sei pertsona atxilotu dituzte protestan
Goizean goiz osatu dute polizia-lerroa gaztetxe inguruan, eta gaztetxera nahiz ondoko zenbait industria-nabetara sartu dira. Jende ugari bertaratu da desalojoa zela-eta, eta haien aurka gogor egin dute polizia-agenteek. Kargak izan dira, eta poliziak gomazko pilota nahiz borra bidez egin die eraso gaztetxe inguruan bildutakoei. Gutxienez sei pertsona atxilotu eta Txintxilla kaleko polizia-etxera eraman dituzte.