AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez bi emakumeri egin diete eraso haien bikotekideek Gasteizen

Lakua eta Arana auzoetako etxebizitza banatan izan dira erasoak, aurreko ostegunean bata, eta larunbatean bestea. Bi kasuetan, bikotekideek eraso egin diete emakumeei, lesioak eragiteraino. Atzo jakinarazi zuten salbuespen egoeran gora egin dutela indarkeria matxista kasuek EAEn.

Azken egunetan, gutxienez bi emakumeri egin diete eraso Gasteizen (Araba). Aurreko ostegunean, martxoak 19, izan zen aurreneko erasoa, Lakua auzoan. Bizilagun batek Gasteizko Udaltzaingora hots egin zien etxebizitza batean "eztabaida gogor bat" gertatzen ari zelako, eta udaltzainak bertaratu zirenean, emakumeak lesioak zituela ikusi zuten. Osasun-arreta eskatu zuen, eta atxilotu egin zuten 28 urteko erasotzailea.

Bestalde, iragan larunbatean, martxoak 21, Arabako hiriburuko Arana auzoan izan zen beste eraso bat. Emakume bat jo zuen haren 44 urteko bikotekideak, gero atxilo eraman zutena.

EITB-k atzo jakinarazi zuenez, EAEn gora egin dute identifikatutako indarkeria matxista kasuek alarma egoera hasi zenetik. Dena den, oraindik ez dituzte datu zehatzak argitara atera.

Kalean da Oskar Calabozo preso politikoa
Atzo, hilak 22, Kordobako espetxetik irten zen Oskar Calabozo preso politikoa. 18 urte egin ditu giltzapean.