AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez bi emakumeri eraso diete Gasteizen asteburuan

Larunbatean, emakume bat zauritu zuen bere bikotekideak; lepoan eta beso batean egin zizkion zauriak. Igandean, bestalde, emakume bati ukituak egin zizkion gizon batek.

Asteburuan gutxienez bi emakumeri egin diete eraso Gasteizen (Araba). Larunbat goizaldean, bikotekideari eraso zion 24 urteko gizon batek; zauriak egin zizkion beso batean eta lepoan. Etxebizitzatik alde egin behar izan zuen emakumeak, eta udaltzainekin batera itzuli zen gero. Barruan zegoen erasotzailea, eta esan zuen eztabaida bat soilik izan zuela bikotekidearekin.

Erasoan jasandako zauriak zirela-eta, ospitalera jo behar izan zuen emakumeak. Gizonezkoa, berriz, atxilo eraman zuten udaltzainek.

Hurrengo egunean, igandean, Gasteizko Frantzia kalean eraso zioten emakume bati. Gizonezko batek ukituak egin zizkion kalean.

Greba egin dute gaur Lekuineko Boncolak enpresan, lan-baldintzen hobetzea aldarrikatzeko
Azken urteetan, janaria katean ekoizten duen enpresako langileen lan-baldintzak etengabe okerragotu direla salatu dute.