AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez bi eraso matxista salatu dituzte asteburuan Euskal Herrian

Iragan asteburuan, gutxienez bi indarkeria matxista kasu salatu dituzte Euskal Herrian. Batetik, Galdakaon bikotekide ohiari eraso egin dio gizonezko batek, arma elektriko bat erabilita. Bestetik, Gasteizen, emakume batek jakinarazi du tratu txarrak jasaten ari dela bikotekidearen aldetik.

Pasa den asteburuan, gutxienez bi eraso matxista izan dira Euskal Herrian, Galdakaon (Bizkaia) bata, eta Gasteizen (Araba) bestea. Ostiralean jazo zen lehenengo erasoa, 19:00ak aldera, Galdakaon: gizonezko batek bikotekide ohiari egin zion eraso, arma elektriko batekin. Emakumeak salaketa jarri ostean, epailearen aurrean deklaratu zuen erasotzaileak, eta kargurik gabe utzi zuten aske. Urruntze agindu bat ezarri diote.

Bigarren erasoa Gasteizen izan zen, Alde Zaharreko etxebizitza batean zehazki. Eraso bakarra izan beharrean, baina, tratu txar jarraituez mintzo gara kasu honetan. Larunbatean izan zen honen berri, Gasteizko Udaltzaingoa emakume baten etxera bertaratu zenean bere jabetzaren inguruko jakinarazpen bat helarazteko. Une horretan, bere jarrera zela-eta (urduritasun orokortua eta etengabeko negarra), etxetik jaitsiarazi zuten udaltzainek, eta hala jakinarazi zuen emakumeak tratu txarrak jasaten ari zela. Erasotzailea atxilotu zuten orduan; 27 urte ditu.

Radio Teresa sortu dute Gasteizen, koiuntura politikoaren auzi ezberdinei ahotsa emango dien podcasta
'Radio Teresa, frente a la desinformación burguesa' izeneko irratsaioa jarri dute martxan Gasteizen, koiuntura politikoaren auzi ezberdinak aztertu eta horren bidez "ekarpen politikoa" egin asmoz. Egunero argitaratuko dituzte saioak 'Radio Teresa Gasteiz' YouTube kanalean, 20:30ean.