AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez hamabost lagun atxilotu dituzte Frantziako Estatuan

Baionan izan da atxiloketetako bat, eta Tolosara eraman dute atzemandako pertsona. Badiruzi polizia-operazioak zerikusia duela zementu fabrika baten kontra iaz egindako ekintza batekin, eta mugimendu ekologistarekin lotura dutela atxilotuek.

Gaur goizean Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, sarekada bat izan da Frantziako Estatuan, Frantziako Poliziaren eskutik. Gutxienez hamabost pertsona atxilotu dituzte polizia-operazio masiboan, tartean, Baionako (Lapurdi) lagun bat. Baionan, polizia judizialeko SDAT zuzendaritzaorde antiterroristak egin du atxiloketa.

Itxura denez, goizeko 06:00ak aldera sartu dira bere etxera. Etxea miatu ostean, Tolosara (Okzitania) eraman dute gatibu.

Frantziako Estatuko hamar tokitan izan dira atxiloketak, eta, ofizialki, ez dute zehaztu zein den operazioaren arrazoia eta oinarria. Zenbait hedabideren arabera (Mediapart ataria, esaterako), ordea, La Farge enpresaren zementu fabrika baten aurka 2022ko abenduan egindako ekintza batekin daude lotuta atxiloketak.

Dirudienez, "talde kriminal" bateko kide izatea leporatzen diete atxilotuei, baita "degradazio antolatu" baten parte izatea ere. Zabalik omen dago ikerketa.

Mugimendu ekologistarekin lotura dute atxilotuek, itxura denez. Hala, Lurraren Altxamenduek hitza hartu dute, eta "mugimendu sozialen eta ekologisten kontra gobernua gidatzen ari den errepresio-igoera" salatu dute.

"Hausturan mantentzen garenok, aurreko borroka fasearen errautsetatik berpiztu eta birkokatze lanetan ari gara"
Garikoitz Etxeberria preso politikoarekin izan da GEDAR LANGILE KAZETA. Besteak beste, oraintsu egin duen gose grebaz, amnistiaren aldeko borrokaren gaurkotasunaz, dispertsioaren inguruko diskurtsoez eta errepresioaz mintzatu da Zaballako espetxetik.