AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez hiru emakume erasotu dituzte asteburuan Gasteizen

Asteburu honetan Gasteizen gertatu diren hiru eraso direla-eta, hiru gizonezko atxilotu ditu Gasteizko Udaltzaingoak. Bi eraso ostiralean gertatu ziren, eta bestea, berriz, larunbatean. Epailearen esku utzi dituzte atxilotu guztiak.

Iragan asteburuan gutxienez hiru emakume erasotu dituzte Gasteizen (Araba); hala, hiru gizonezko atzeman ditu Gasteizko Udaltzaingoak. Lehen erasoa Gasteizko Zaramaga kaleko autobus-markesina batean gertatu zen, ostiralean. 19 urteko gizonezkoak emakumea erasotu eta alde egin zuen. Dena den, udaltzainek denbora gutxiren buruan aurkitu eta atxilo eraman zuten.

Bigarren erasoa ere ostiralean izan zen, honakoa, Sansomendi auzoan. Erasotzaileak, 23 urteko gizonezkoa, bikotekidea erasotu zuen beren etxebizitzan, bien arteko eztabaida batean. Udaltzainek atxilotu zuten ostiralean bertan.

Azkenik, larunbatean, gizonezko batek eraso egin zion labanarekin emakume bati, Gasteizko Gamarrako Atea kalean zegoen auto baten barruan. Eztabaida betean ari zirela, emakumea esku batean zauritu zuen erasotzaileak labana batekin. Erasotutako emakumea eritetxean artatu behar izan zuten, eta gizonezkoa autotik gertu atxilotu zuten udaltzainek. Erasotzaileak erabili zuen labana ere aurkitu zuten. Hiru erasotzaileak epailearen esku utzi dituzte jada.

120 eragile batu dira EuroPride ekitaldiaren antolatzaileen aurkako manifestaziorako
HARRO! plataformak deitutako manifestazioak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu 'Harro ez da €uropride, gure izenean ez!' lelopean, 17:30ean Arriagako antzokitik abiatuta.