AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez hiru eraso matxista izan dira Sopelako jaietan

Ostegun gauean gertatutako bi erasoren berri eman dute; aurretik jakinarazi zuten, gainera, igande gauean ere izan zela eraso bat, gutxienez.

Festa giroan murgilduta dago Sopela (Bizkaia), eta horrekin batera, eraso matxista bat bestearen atzetik ari da argitara ateratzen. Joan den igandean eraso bat izan zela jakinarazi zuten, eta orain, berriki, beste bi erasoren berri eman dute. Ostegun gauean izan ziren azkeneko biak: batetik, hainbat emakumeri ukituak egin zizkien gizon batek, eta bestetik, zakila erakusten jardun zuen beste gizon batek.

Uribe Kostako Itaiak salatu du "emakume langileon aurkako indarkeria areagotzen" duela "jai eredu kapitalistak"; "horregatik, premiazkoa da jai giroan gertatzen diren erasoen aurrean erantzuteko mekanismoak martxan jartzea", gaineratu du.

Familia bat etxegabetu dute Galdakaon
Bere senar ohiak hala eskatuta kanporatu dituzte etxetik emakume bat eta bere semea. Atzorako zegoen ezarrita etxe kaleratzea, eta hainbat eta hainbat pertsona bertaratu ziren protesta egitera. Ertzaintzarekin elkarlanean, dena den, familia atzo bertan etxegabetzea erabaki zuen batzorde judizialak.