AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez hiru eraso salatu dituzte Hego Euskal Herrian azken egunetan

Larunbatean, emakume bat jo zuen gizonezko batek Bilbon, eta gero, labana batekin giltzapetu zen etxean. Larunbat goizaldean, aldiz, emakume bat bortxatu eta kolpatu zuen gizonezko batek. Elkar ezagutzen zuten. Bestalde, egun hauetan jakinarazi dute aurreko asteburuan 13 urteko neska bat bortxatu zutela hiru gizonezkok, Bilbon.

Azken egunetan, emakumeei egindako hiru eraso salatu dituzte Hego Euskal Herrian: Bilbon (Bizkaia) bi, eta bat Portugaleten (Bizkaia).

Iragan asteburuan izan dira erasoetako bi. Larunbatean, otsailak 29, emakume bat jo zuen gizonezko batek, Bilboko Trauko inguruan. Etxean giltzapetu zen gero, labana batekin, eta mehatxu egin zien udaltzainei bertaratu zirenean.

Bestalde, larunbat goizaldean jazo zen asteburuko bigarren erasoa, emakumearen etxebizitzan. Aurretik ezagutzen zuten elkar hark eta erasotzaileak. Gizonezkoa berekin sexu harremanak izaten ahalegindu zen, baina ezezkoa eman zion emakumeak. Orduan, bortxatu egin zuen, hainbat aldiz kolpatuz.

Beste bortxaketa bat Bilbon

Pasa den asteburuan hedabideek jakinarazi zutenez, aurreko larunbat goizaldean, otsailak 22-23, beste eraso bat izan zen Bizkaiko hiriburuan; hain zuzen, Solokoetxe kalean. 13 urteko emakume batek salatu duenez, lagun batzuekin irten zen kalera larunbat gauean, inauteri jaietan. Une batean, hiru erasotzaileekin bakarrik geratu zen, eta edari bat eskaini zioten. Horren ondoren, konortea galdu zuen neskak.

Igande goizean esnatu zen, 06:00ak aldera, erdi biluzik. Ospitalean artatu behar izan zuten.

Martxoaren 26ko ikasle grebarekin bat egin du UIBk
'Tasak merketu, bekak hobetu!' borrokaldia bere egin eta Ikasle Abertzaleaken greba deialdia babestuko duela jakinarazi du Unibertsitateko Indar Batasunak. Otsaila amaieran aurkeztu zituen bost aldarrikapen zehatz "tasak merketzeko eta bekak hobetzeko".