AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez lau emakumek jasan dituzte eraso matxistak asteburuan, Tuteran eta Oñatin

Larunbatean bi gizonezko atxilotu zituzten Tuteran, emazteari eta alabari erasotzeagatik bata, eta beste emakume baten aurka egiteagatik bestea. Oñatin ere emakume bati eraso dio bikotekideak asteburuan.

Joan den larunbatean, gutxienez hiru emakumek jasan zituzten eraso matxistak Tuteran (Nafarroa). Goizean emakume baten eta bere alabaren kontra oldartu zen gizon bat, etxebizitza batean. Abisu bat jaso zuen poliziak, eta bertaratu eta lekukoen testigantzak entzun ostean, erasotzailea atxilotu zuen. Gauean, berriz, beste emakume bati eraso zion gizon batek, etxebizitza baten barruan kasu horretan ere. Hara gerturatu eta emakumearen zauriak ikusi ostean, atxilo eraman zuten erasotzaile hori ere. Erietxe batean artatu zuten emakumea.

Oñatin (Gipuzkoa) ere izan da eraso matxista bat asteburuan, igandeko aurreneko orduetan. Emakume bati eraso zion bere mutil lagunak; 36 urte ditu, eta atxilotu egin zuten genero indarkeria leporatuta. Osasun-zentro batean artatu zuten erasotua izan zen emakumea.

Poliziari ezetz esan diote Altsasun 1.500 lagun inguruk
Joan den larunbatean izan da Ospa Eguna Altsasun. Arratsaldean manifestazio bat egin zuten, 'Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu' lelopean. Besteak beste, polizia-indarren normalizazioa jarri zuten jopuntuan.