AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez lau eraso matxistaren berri eman zuten Gasteizen aurreko asteburuan

Ostegunetik igandera bitartean atxilotu zituzten lau erasotzaileak.

Joan den asteburuan, ostegunetik igandera bitartean, gutxienez lau eraso matxista atera ziren argitara Gasteizen (Araba), eta lau gizon atxilotu zituzten eraso horiek egiteagatik.

Ostegunean, Gasteizko El Pilar auzoan atxilotu zuten gizonezko horietako bat: TrebiƱun sexu-erasoa egin zion emakume bati, zenbait hedabideren arabera, adin txikikoa dena. Neskak salaketa bat jarri ostean agindu zuen atxiloketa Miranda Ebroko epaile batek.

Ostiralean, berriz, Aranbizkarrako etxe batean atxilotu zuten 34 urteko gizon bat, bere bikotekide ohiari eraso egiteagatik. "Mehatxu larriak, jazarpena, irainak, laidoak, hertsapenak eta ohiko indarkeria psikikoa" egotzi dizkiote, Arabako Alea-ren esanetan. Salaketa bat aurkeztu du erasotua izan den emakumeak, eta babes-neurriak eskatu ditu.

Hurrengo egunean, larunbatean, Zaramaga auzoan hartu zuten atxilo 38 urteko beste erasotzaile bat. Izan ere, sexu-erasoa egin zion emakume bati; pisua partekatzen dute.

Bestalde, igande goizaldean, 23 urteko laugarren gizon bat atxilotu zuten hirian, bere bikotekideari eraso egin eta lesioak eragiteagatik. Teorian, erasotzaileak debekatuta dauka emakumearekin harremanetan jartzea eta beregana gerturatzea.

"Segurtasun integralari" buruzko saioei ekin die Jaurlaritzak, "delituen gorakada mozteko"
Ertzaintzak gidatutako 31 saio egingo dituzte Basque Segurtasun Foroan, eta uztailaren 9an izango da lehena.