AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez sei erasotzaile matxistaren berri izan da Nafarroan azken astean

Besteak beste, Tuteran, neskato bati ukituak egin dizkiote hiru mutilek.

Aste honetan, gutxienez sei erasotzaile matxista atxilotu edo auzipetu dituzte Nafarroan, polizia-iturrien arabera. Tuteran hainbat erasoren berri eman dute: adin txikiko hiru mutil ikertzen ari dira neskato bati ukitu sexualak egiteagatik, eta bere bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua urratu duen gizon bat atzeman dute.

Faltzesen laugarren gizonezko bat inputatu dute, telefono bidez sexu-jazarpena egiteagatik, eta Burlatan bosgarren erasotzaile bat auzipetu dute, tratu txarrak ematea leporatuta. Errotxapean, gainera, iazko urrian izandako eraso bat atera da argitara berriki: adin txikiko neska bati eraso zioten bi gizonek.

Bortxatzaile bati zigorra jaitsi dio Nafarroako epaitegi batek, erasotutako adingabeak zaharragoa eman dezakeela iritzita
33 urteko gizon batek 2023an bortxatu zuen 13 urteko neska. Epaitegiak ebatzi duenez posible dela erasotzaileak pentsatu izana biktima zaharragoa zela, hamahiru urtetik zortzira murriztu dio kondena.